Euskal Futbol selekzioa noraezean, ezinean.

FIFA eta UEFAko kide izan eta nazioarteko lehiaketetan ofizialki aritzeko euskal futbol selekzioak egin beharko duen ibilbidea neketsua eta arantzaz jositakoa izango dela begi bistakoa da, eskubide hori ukatzen gaituztenek ez dituztelako oztopoak baino jarriko eman behar ditugun urrats horiek emateko eta euskal gizartearen gehiengo handi batek aspalditik duen amets hau behingoz errealitate bihurtzeko.

Iaz, Euskadiko eta Kataluniako futbol federazioek,  akordio batera iritzi ziren nesken eta mutilen selekzioek elkarren artean bi partidu jokatzeko. Bilbon iaz jokatu zen partiduarekin ez zen inongo arazorik egon baina aurten Bartzelonan jokatuko denarekin bai. Hainbat tira bira egon ondoren, azkenean ados jarri dira eta ofizialki bi federazioek iragarri duten moduan abenduaren 26an jokatzea erabaki dute. Baina esan bezala, aurtengo hau bertan behera gelditzeko arriskuan ere egon da orain gutxi arte Euskadiko federazio berak ez zekielako mutilen selekzioa osatzeko goi mailako nahiko jokalaririk izango zituen. Sigue leyendo