Neofrankismoaren krisia

Nola gainditu zuen Frankismoaren krisia Espainiako oligarkiak? 1975-1978 urteetan Monarkia berriz ezarriz, ehun urte lehenago, 1874an, oligarkiak berak Alfontso XII tronuan ezarri zuen bezal-bezalaxe, estatu kolpe baten bidez eta I Errepublika espainola suntsituz. Historiak egitura fraktala baitu, kiribil dialektiko batena, DNA molekularena bezalakoa.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Borboien_berrezarkuntza_(Espainia,_1874-1931)

Frankismoaren amaieraren emaitza ezin zen inolaz ere III Errepublika bat izan, zeren honek, kapitalismoaren krisi gogor baten erdian, Estatu Espainola sakonki desestabilizatuko baitzuen, ateak zabalduz prozesu iraultzaile bati, 1974an bertan Portugalen gertatu zen bezala.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Krabelinen_Iraultza Sigue leyendo