Ondarretako plakaren aurkako erasoa. Errealitate gordin baten adierazlea.

Ondarretako Kartzela

Ondarretako Kartzela argazki zahar batean. Frankismoaren krimen askoren tokia.

 

Joan den astean zabaldu zen ezezagun batzuek pinturaz zikindu egin zutela Donostiako udalek Ondarretan kartzelatutako preso politikoen alde ezarritako plaka.

Kontua ez da berria. Genozidio Frankista zein estatu terrorismoaren biktimak gogoratzeko ezarritako ehunka oroitarri eta plakek etengabeko erasoak jasan dituzte Euskal Herrian barrena azken hamarkadetan. Pinturaz, mailuz, tiroz eta lehergailuz saiatu dira errepresaliatu larri hauen oroimena suntsitzen. Beste batzuetan indar polizialek egin dute lan hori, beraien kabuz edo epaile espainiarren aginduz.

Baina genozidio zein estatu terrorismoaren biktima hauen oroitarrien aurkako erasoen ezaugarri generala zera izan da; inpunitatea.

Inpunitatea egileak gutxitan identifikatuak izan direlako, eta inpunitatea identifikatuak izanez gero, beraien ekintzen zigorra hutsala delako beste motako erasoen aurrean.

ETAren biktima baten aldeko oroitarria pinturaz zikintzen duena, Audientzi Nazionalean buka daiteke urtetako era fiskal batekin. Ondarretako Kartzelako Biktimen plaka zikindutakoa, askoz jota, isun administratibo txiki batekin kitatuko zuen bere “bromatxoa”.

Jakina da bi biktima mota daudela, eta hori, zalantzarik gabe, Ondarretako  biktimen aurkako irainik handiena da oraindik, plakaren aurka botatako pintura baino gehiago.

Plaka horrek gogoratzen dituen biktimek ez dute izan ez egia, justizia, ez erreparazioa ezta berriro ez gertatzeko bermeak ere.  Erasoa horren adierazle garbia baino ez da. Pintura garbitu daiteke, baina biktimen eskubideak ahanzdudaren pinturaren geruza pilapean jarraituko dute.

 

Eusko Lurra Fundazioa