Gutxienezko demokratikoen bidean, amnistia ere helburu

 

Manifara deituz

Manifestaziora deituz Bilboko Udaletxe parean

Atzo Marisol Elustondo (hirugarrena ezkerretik), Eusko Lurra Fundazioaren ordezkaria,  beste hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoen ordezkariekin batera, larunbat honetan urriaren 12an Bilbon burutuko den euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestaziorako azken deia eginez. Bere alboan Eusko Lurra Fundazioarekin batera, Lau Haizetara Gogoan plataformako partaideak diren Xare Antifaxistaren ordezkaria.  Lau Haizetara Gogoan plataforma osoak manifestaziorako deia egiten du. Zita Urriaren 12an 17:30etan Bilboko La Casillan.

Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira. Bakarrik amnistia oso batek konponduko du era egokian euskal preso politikoen arazoa, eta horregatik, tarteko urrats taktikoak bultzatuz, Eusko Lurra Fundazioak hori aldarrikatzen du. AMNISTIA OSOA.

Eliza katolikoa, berriro ere, Genozidio Frankista eta estatu terrorismoaren biktimen eskubideak zapaltzen

Estatu terrorismoaren biktimen kontrako  ahanztura eta gutxiestea  ez dauka mugarik.  Ezta halako ekintzak burutzen dutenen erabateko inpunitatea ere.

Martxoak 3ko biktimak gogoratzen zituzten panelak. Zaramagako apaizek berriki kenduta. (Argazkia. Martxoak 3 elkartea).

Horren azken adierazlea  Gasteizko Zaramagako auzoan eta 1976.en urtean espainiar poliziak erail zituen 5 langile (eta hurrengo egunetan eta gertakari hauekiko elkartasunean erail zituzten lagun Basauriar eta Katalana) eta ehunka zauritu (haietako dozenaka balaz) omentzeko ezarritako bi  panel  kentzea. Sigue leyendo

Areces

36ko gerran, Asturiaseko Frontean eroritako gudari eta milizianoen aldeko egitasmoa.

“Sasetarekin batera Asturiasen hildako gudarien gorpuzkinak Euskal Herrira ekarriko dituzte“ dio Naiz-ek abenduaren 26an Foru Aldundiak zein Donostiako Udalak emandako prentsaurrekoa laburbilduz.

Batailoia

Euzko Indarra batailoia Asturiasen

Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkateak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak azaldu dutenez, bi erakunde horien arteko hitzarmenari jarraiki, Asturiasko Areces herrian Kandido Saseta komandantearekin batera hil zituzten gudarien gorpuzkinak Euskal  Herrira ekarriko dituzte. Sigue leyendo