“Batzarrak eguneratu egin behar dira, posible eta beharrezkoa da”

Patxi Azparren
Eusko Lurra Fundazioko kidea
Urola Kostako Hitzan egindako elkarrizketa

Otsailaren 15-ean, Zarautzen, Batzarrei eta Auzolanari buruzko BATzarra jardunaldiak antolatu zituzten. Bertan, Patxi Azparrenek Batzarrei buruzko hitzaldia eman zuen eta honi buruzko azalpenak emateko, elakrrizketa egin zioten Hitzan. Hona testua:

Batzarren historiari errepasoa egingo dio Lizargorri talde ezker soberanistako Patxi Azparrenek, eta egitura horrek egun dituen erronkak azaldu. Jardunaldietako lehen ekitaldia izango da, gaur 19:00etan Putzuzulon.

Zer funtzio zuten batzarrek?
Erakunde hauek funtzio gorenak zituzten: jendarte antolaketa, herritartasuna ematea, eskualdeko eskonomia arautzea, erabakiak hartzeko prozesuak bideratzea, lurraren defentsa eta justiziaren kudeaketa.

Nola funtzionatzen zuen? Zergatik sortu ziren?
Batzarra izenaz ezagutu ditugun erakundeek, ezbairik gabe, gure aitzinako historian dute sorburua. Iritsi den informazioa partziala da, eta iturri idatzietatik baino ez da jaso. Aldiz, bestelako tresna analitikoak erabiliz, baiezta genezake batzarrek herri indigenen antolakuntza ereduan dutela jatorria. Mendeetako oreka sozioekonomiko, politiko, kultural eta ekologiko baten ondorioa dira. Taldeari iraunkortasuna emateko tresnak ziren, bizi-iraupena bermatzeko sortutako herri-asanbladak. Sigue leyendo