Artikulu hau 2011eko urrian izan zen argitaratua hainbat agerkari digitaletan. Bere mami eta gaurkotasuna dela eta Eusko Lurra fundazioko kide diren egileek eguneratu eta berreskuratu nahi izan dute, gure hausnarketa eta iritzi fondorako.

Isidro Susperregi Aldako. Amnistiaren aldeko manifestazio batean partaide zela, gomazko bala batek jo zuen. Oso grabe iraun ondoren, 1977ko martxoaren 28an hil zen. Eusko Abertzale Ekintzako (ANVko) Donostiako batzarkidea.
Begibistakoa da PP, UPN, UPD eta PSOEren aldetik (eta baita PNVren hainbat sektoreren aldetik ere) gogo biziz ukatzen duten gatazka politikoaren inguruan jazotakoaz kontakizun bakarraren beharra aldarrikatzen denean (berea, esan gabe doa), eztituztela gizartea bere kontakizunaren onurez gogobetetzeko dituzten zailtasunak baizik ageriko uzten. Are, sektore espainolistenek ere bere kontakizunaren sinesgarritasuna bereganatzeko dituzten zailtasunak nabarmen uzten ditu. Horregatik ongile eta gaizkile hutsez osatutako teoria manu militari eta bide judizialetik baizik eztute gauzagarri ikusten (aldebakarreko barkamen eskaerak exijituz dela, kondenak direla, ekitaldi, dokumental, liburu eta omenaldien debekuak direla…) mutur aurrean duen errealitatea aztertzeko adina kritika gaitasun eta heldutasuna duen gizartean: Hainbat herritan Bosniako gerrako datuen pareko emaitzak eman zituen 36ko altxamendu faxista eta biziki espainolistan zein ondoriozko aro frankistan maila gorena eman arren historian askoz atzeragotik zetorren gatazka politikoaren existentzia ezin da ezkutatu. Sigue leyendo