PP, Kondor Legioa, Naziei omenaldiak eta batzuek ahalbideratutako etengabeko inpunitatea

Omenaldi faxistaren txartela.

Atzo abuztuaren 23 iragarrita  zegoen bezala, Palenciako Aguilar de Campoon talde ultraeskuindar batek omendu du Gernika erraustu zuen Kondor Legio Nazia. Ekitaldian miliziano eta gudariak borrokatu zituzten pilotu naziei espreski omenduak izan dira, 36ko gerran bando frankistari emandako laguntza eskertuz.

Eragin gutxi izan dute talde memorialista eta ezkertiarren protestak eta deiak ekitaldia bertan behera uzteko, edo debekatzeko. Azkenean, ekitaldi nazizalea bedeinkazio guztiekin ospatu da, normaltasun osoz eta giro onean. Frankismoaren biktimak berriro ere umiliatuak izan dira eta Genozidio Frankistaren  borreroak, goratuak. Hamaikagarren aldia da, duela gutxi Iruñean “Regimiento America”rekin gertatu zen bezala. Sigue leyendo