PSE, Idoia Mendia eta euskara.

Saretik hartuta.
Peio Igeregi Santamaria (Osakidetzako ELAko arduraduna )
Leire Txakartegi Iramategi (ELAren Batzorde Eragileko kidea eta euskara arduraduna)

Idoia Mendiak askatasuna aipatzen du nork bere aukerako hizkuntza erabiltzeko orduan. Txikikeria bat ahaztu zaio baina: soilik elebidunok eskaintzen diegu gurekin jardun nahi dutenei, hizkuntza aukeratzeko askatasuna. Elebakarrek inposatu egiten diete euren hizkuntza, bestean jardun nahi luketenei.

Euskaldunon komunitatea egunero eta etengabe baztertua da, bi hizkuntza ofizial dauzkan herrialde honetan. Sarri, ezin izaten dugu ogia erosi edo osasun arreta jaso gure aukerako hizkuntzan. Berdintasuna defendatzen dugu guk ere, nahi dugu, gazteleraz bizitzea aukeratu dutenek bezala, euskaraz bizi ahal izan. Bidezkoa da aintzat hartzea euskara jakin nahi baina ikasi ezin izan duten pertsonen egoera, baina Idoia Mendiaren ardura behar luke bermatzea gure gizarte osoak euskara ikasi ahal izan duela, komunikazio pasiboa ahalbidetzeko moduan sikiera. Sigue leyendo