Joan den larunbatean Barakaldon eta eztabaida prozezu luze bat eta gero, Euskal Herriko zenbait eragile soziopolitikok eta militante independientek Herritar Batasunaren sorrera agiria elkarrekin adostu zuten. Itzal handiko agiri politikoa hurrengo hilabetetean bere garapaena ukanen duena.
HERRITAR BATASUNA, alderdi, talde eta antolakunde soziopolitiko, herri mugimendu zein
militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatua den Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen patriotismo nafarraren ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako Ezkerreko Abertzaletasun Ekintzalekoak; edo 1950 aldean abiatu zen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendukoak ere; baita geure borroka Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailean kokatu nahi dugun gazteok ere; honekin batera, joera libertario, komunista, ekologista, komunalista eta bestelako ezkerreko sentsibilitateetatik, proiektu global honetara hurbildutako kolektibo eta herritarrok oro har.
Azken garaietan Euskal Herria, hau da, Nafarroa Osoa askatzeko mugimenduak bizi duen krisi estrategiko larria kontuan harturik, Ezker Abertzaleko sektore batek bultzatu duen norabide aldaketaerreformista eta desmobilizatzaile zein praktika elektoralista-instituzionalista hutsaren eraginez,Herri honen askatasunaren aldeko borroka guztien oroimena, eta bereziki 1978ko Herri Batasunarengogo independentista eta sozialista iraultzailea berreskuratu, aberastu eta eguneratzeko asmoz,HERRITAR BATASUNA berria antolatzen hastea erabaki dugu. Horretarako, denon adostasunez,geure oinarri, helburu eta antolakuntzarako printzipioen txostenaren lehen zirriborroa idazten eta
gauzatzen ari gara, guztion arteko kritika eta ekarpenez osatzen joateko. Hona hemen proposamena: Sigue leyendo